Eraikuntza-materialak desmuntatzea, berrerabiltzeko

Materialak preskribatu, erosi eta eraisteko estrategia zirkularren asmoekin bat egiten du arkiMATek. Gai honi buruz gehiago ikasteko, oporren aurretik EAGIrekin batera eta Adokin eta Patxa ‘ma-ren eskutik, Baionan eraitsiko den eraikin baten materialen desmuntaketa bisitatzeko aukera izan genuen. Helburua elementu horiek beste proiektu batzuetan berrerabiltzea da. Berrerabili ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak sustatutako Ideiak 2022 deialdiko irabazleetako bat izan zen.

FILTROS
CERRAR