Erabilera baldintzak

WEB ORRIAREN EDUKIARI BURUZ

Eraikuntza material eta produktuen ikasketa hobetzeko bilduma fisiko eta birtuala sortzea du helburu arkiMATek. Bilduma fisikoa Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Arkitektura Goi Eskola Teknikoan gordetzen da. Web orria Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez finantzatzen da.

Dohaintzan emandako produktuek eta materialek osatzen dute bilduma. Proiektuaren helburua ez da katalogoan erakusten diren produktuen publizitatea egitea. Marka bakar batek ere ez dio arkiMAT‐i bere produktuak iragartzeko ordaindu.

Ahal izan den guztietan, webguneak erakusten dituen produktuen eta materialen ezaugarri fisikoak fabrikatzailearen fitxa teknikotik lortu dira. Batzuetan, informazio hori tokian bertan egindako neurketekin osatu da. Baliteke objektu batzuk katalogotik kanpo geratu izana. Web orrian agertzen den informazioa, propioa eta hirugarrenena, “jaso bezala” jartzen da, informazioa zehatza eta eguneratua dela bermatu gabe. Horregatik, arkiMAT ez da informazio hori erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule.

Aurreko paragrafoan esandakoari lotuta, argitaratutako dokumentuek nahigabeko huts teknikoak edo akats tipografikoak izan ditzakete. arkiMAT ez da horien erantzule, baina huts eta akats horien berri izan bezain laster konpontzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, arkiMAT ez da hornitzaileek, erabiltzaileek eta hirugarrenek emandako edukiaren zilegitasunaren erantzule. Edozein modutan, arkiMAT‐ek arduraz aritzeko konpromisoa hartzen du, web gunean zilegi ez diren edukiak ager ez daitezen eta, horrelako edukiren bat agertzen bada, kentzeko edo ikusten ez uzteko.

FILTROS
CERRAR